TAO BULEGOKO ORDUTEGIAREN ETA EGOILIAR TXARTELAREN INGURUKO ARGIBIDEAK

2017/06/07

Jada egun gutxi gelditzen dira aparkamendu sistema berria martxan jartzeko eta horren harira, Udalak hurrengo argibideak eman ditu.

-          Ortega eta Gasset kalean egoiliar txartela eskuratzeko kokatutako bulegoaren ordutegia 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara bitartekoa da.

-          Bestalde, egoiliar txartela eskuratzeko ez da beharrezkoa izango aurrez eskaera orria udaletxean eskatzea. Nahikoa izango da aipatutako bulegoan NAN zenbakia ematearekin.