TAOren neguko aldia martxan da
Urtea amaitu bitarte egongo da indarrean neguko erregulazioa. Aparkatzea libre da, errotazio altuko guneetan izan ezik.
Gaurtik indarrean da aparkaleku sistemaren neguko aldia. Urtea amaitu artean, herrian aparkatzea libre izango da, errotazio altuko guneetan izan ezik: Txomin Agirre kaiko eta Amaia plazako guneak araututa egongo dira. Gehienez ere, hiru orduz utzi ahal izango da ibilgailua gune horietan.



