Terrazen ordenantza berria egiteko ostalarien ekarpenak jasoko dituzte ostegunean

2019/10/01

Ostegun honetan, urriaren 3an, udal ordezkariak eta teknikariak herriko ostalariekin bilduko dira, terrazen ordenantza berriaren inguruan hitz egiteko. Udaletxean izango da hitzordua, 16:00etan.

Zumaiako Udala Zumaiako jabetza eta erabilera publikoko lurzoruak ostalaritza eta merkataritzarako nola okupatu arautzen duen ordenantza berria lantzen ari da. Ostegun honetan, hilaren 3an, udal ordezkariek eta teknikariek ordenantzaren zirriborroa aurkeztuko diete herriko ostalariei, iritzi eta ekarpenak jasotzeko.

Udalaren izenean, bilerara bertaratuko diren edo ez baieztatzea eskatu dute: Turismo Bulegoan, 943143396 telefonoan edo turismoa@zumaia.eus helbidean.