Tipi-tapa ibiltari taldeak irailaren 26an ekingo dio egutegi berriari

2018/09/17

Irteeretan parte hartzeko izen-emateak Branka Gizarte Zerbitzuen eraikinean egin ahal izango dira, astelehenetik ostiralera, goizeko 09:00etatik 14:00etara.

Ekimen horrek helburu du adinekoen osasun eta aktibitate  jarduerak sustatu, ibilaldi osasungarriak egin, taldean bildu, bakardadea saihestu eta lagunartea egiteko aukera bultzatu eta eskaintzea. 

Irailaren 26tik aurrera, tipi-tapa taldearen irteerak asteazkenero egingo dira, goizeko 10:00etatik aurrera.