Tipi-tapako ikasturteari urriaren 2an emango zaio hasiera

2013/09/27

Iazko azarotik abian da Tipi-tapa ekimena. Honen helburua 64 urtetik gorako pertsonak herri inguruan oinez ibilbideak egitera animatzea da.

Urriaren 2an emango zaio hasiera Tipi-tapa ekimenaren ikasturte berriari. Iaz bezala, astean behin goizez edo arratsaldez oinez ibiltzeko aukera izango da. Astelehenetan (urriaren 7tik aurrera) 17:00etan elkartuko dira Beheko plazan, eta asteazkenetan, berriz, 10:00etan. 

 

Tipi-tapak astean behin bada ere lagunartean oinez ibiltzeko aukera ematen die bertan parte hartzen dutenei. Astero ezin bada ere tartean behin ibili nahi duenak ere eman dezake izena, eta ahal duenean parte hartu. 

 

Informazio gehiago nahi duenak edo izena eman nahi duenak astelehenetik ostiralera bitartean 11:00etatik 12:00etara bitartean Beheko Plaza elkartera jo dezake (Hogarren), edo bestela Udalaren Gizarte zerbitzuetara (Branka) 9:00etatik 14:00etara bitartean. 

 

Aurtengo ibilbideak ikusteko klikatu hemen