Torreagako BOE etxebizitzak: ostiralean (irailak 19) amaituko da Etxebiden etxebizitza eskatzaile moduan erregistratzeko eskaera egiteko epea

2025/09/16

Zumaiako Udalak herritarrei gomendatzen die Etxebideko norbere espedienteak datu guztiak ondo daudela egiaztatzea. Gainera, zalantzak izatekotan Etxebizitza Bulegoarekin harremanetan jartzera gonbidatzen ditu.

Torreagako Babes Ofizialeko etxebizitzen zozketan parte hartu nahi duten guztiek ostiral honetarako (irailak 19) behar bezala eginda izan beharko dute Etxebiden etxebizitza eskatzaile moduan izena emateko eskaera (jabetza erregimenean eta Zumaian). Etxebiden altan daudenek ere, espedientea eguneratuta dutela egiaztatu behar dute —bereziki bizikidetza-unitateari dagozkion datuak zuzen daudela—.

Zumaiako Udalak eskatzen die interesdun guztiei eskaera ondo dagoela errepasatzeko, eta prozesuaren inguruko zalantzarik izatekotan Etxebizitza Bulegoarekin harremanetan jartzeko: 943 86 50 25 telefono zenbakira deituta edo etxebizitzabulegoa@zumaia.eus helbidera idatzita.

Izen-emateari buruz jakin beharrekoak

Zozketan parte hartzeko bi pauso eman beharko dituzte interesdunek: batetik, Etxebiden etxebizitza-eskatzaile moduan (jabetza erregimenean) izena emateko eskaera eginda eduki beharko dute (epea: irailak 19); bigarrenik, zozketan parte hartzeko eskaera aurkeztu beharko dute udaletxean.

ZER

NOIZ/EPEA

NOLA

OHARRAK

ETXEBIDEN IZEN-EMATEA

Irailak 19 arte (2025/09/19)

Etxebideren web-orrian

- Babes Ofizialeko Etxebizitza eskatzaile bezala (jabetza erregimenean eta Zumaian)

- Etxebiden izena emanda daudenak eta espedientea eguneratu behar dutenek, aldaketak ere epealdi hori baino lehenago eskatu behar dituzte (adibidez, bizikidetza unitatean aldaketak egon badira)

Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan

ZOZKETAN PARTE HARTZEKO ESKAERA

GAOn deialdia argitaratu eta 15 eguneko epean

Udaletxean (presentzialki edo egoitza elektronikoaren bidez)

Eskaera eredu ofizial bidez aurkeztu beharko da

Momentuz, beraz, honakoa da etxebizitza horien zozketan parte hartu nahi dutenen eginbeharra:

  • Etxebiden etxebizitza eskatzaile moduan (jabetza erregimenean eta Zumaian) izena emateko eskaera behar bezala egitea.
  • Erregistroan altan daudenen kasuan egiaztatzea datuak ondo dituztela, bereziki bizikidetza unitateari dagozkionak.

Prozesuaren inguruko zalantzak izatekotan, deitu 943 86 50 25 zenbakira edo idatzi etxebizitzabulegoa@zumaia.eus e-mailera.