Torreberriko dantza eskolan izena emateko epea zabalik dago
Marisa Merinok gidatuko ditu eskolak eta aurten, besteak beste, haurrentzako Funkya, Aretoko dantzak eta Latino oinarrizkoa irakatsiko ditu.
Dagoeneko ikasturte berria hasia dute dantza eskolan, baina oraindik izena emateko epea zabalik dagoela gogorarazi dute antolatzaileek. Marisa Merinok gidatzen ditu saioak eta Torreberri eraikineko bigarren pisuan eskaintzen dituzte klaseak.
Besteak beste, aurtengorako ondorengo eskaintza prestatu dute:
- 15:00etan haurrentzat Funky koreografia.
- 16:30ean Aretoko dantza I
- 18:00etan Latino Oinarrizkoa.
Oraindik izena eman daiteke eta horretarako Foronda Kultur Etxera jo beharko da (943 861056).



