Trafiko aldaketak Euskal Herriko Surf Federazioak antolatutako surf txapelketa dela-eta
Datorren asteburuan, azaroaren 18, eta 19an, alegia, Euskal Herriko Surf Federazioak antolatutako surf txapelketa ospatuko da Orruan eta horren ondorioz, larunbat zein igandean, N-634 errepidea itxita egongo da Zumaiatik Zarauzko noranzkoan, 07:00-16:00 bitartean.
Bertatik autobus zerbitzu publikoek eta emergentziako ibilgailuek soilik pasa ahal izango dute. Noranzko horretan joan nahi duten gainerako ibilgailuek Meagastik edo autopistatik barrena joan ahal izango dute.
Zarautzetik Zumaiarako norabidea irekita egongo da.



