Trafiko aldaketak Euskal Kosta Krosa dela-eta
Datorren larunbatean Euskal Kosta Krosaren lehen edizioa ospatuko da Zumaian eta ondorioz, lasterketak irauten duen bitartean, hainbat trafiko aldaketa eta mozketa egingo dira.
Lasterketa kostako errepidetik igaroko da, N-634 errepidetik hain zuzen, eta bide horretan, Zumaiatik Zarautzerainoko joan etorrian, 16:45-19:30 bitartean, errepide hori guztiz itxita egongo da ibilgailuentzat. Ondorioz, trafikoa Meagas edo autopistara bideratuko da.
Autobus zerbitzuari dagokionez, 17:00-19:30 bitartean, autobusek ezingo dute Txomin Agirre Kaia kalera sartu, beraz, ordutegi horretan Patxita Etxezarretan egingo dute geldiunea (19:30eko autobusak jada ohiko geldiunea egin ahal izango du Txomin Agirre Kaian).



