Trafiko aldaketak Euskal Kosta Krosa dela-eta

2018/09/27

Datorren larunbatean Euskal Kosta Krosaren bigarren edizioa opatuko da, aurtengoan Zarautzen eta ondorioz, lasterketak irauten duen bitartean, hainbat trafiko aldaketa eta mozketa egingo dira.

Lasterketa kostako errepidetik igaroko da, N-634 errepidetik hain zuzen, eta bide horretan, Zumaiatik Zarautzerainoko joan etorrian, 17:00-19:00 bitartean, errepide hori guztiz itxita egongo da ibilgailuentzat. Ondorioz, trafikoa Meagas edo autopistara bideratuko da.

Autobus zerbitzuari dagokionez, lasterketak irauten duen bitartean, autobusak Meagatik ibiliko dira. Zumaian, esaterako ondorengo autobusak Patxita Etxezarretako geralekutik irtengo dira eta Meagatik jarraituko dute Zarautzeraino: UK 09 lineakoek (15:30, 16:30, 17:30 eta 18:30), UK 10ekoek (15:55, 16:55, 17:55 eta 18:55) eta UK 11koa (17:15).