Trafiko aldaketak izango dira larunbatean triatloiagatik

2019/09/12

Larunbatean, irailaren 14ean, Zumaiako Triatloia jokatuko da. Kirol proba honek eragina izango du Kantauri plazaren inguruko kaleetan.

Irailaren 14an, larunbata, 15:15etik 18:30era bitartean, Zumaiako Triatloia jokatuko da. Ondorioz, trafikoarentzat itxita egongo dira Kantauri plazaren atzeko errepidea eta Mendaro Marinela kalea. Kantauri plazako garajeetara Turismo bulegoaren ondotik sartu eta irten beharko da.

Trafikoak martxan jarrai dezan, herri mailan trafiko desbideraketak egongo dira probak irauten duen bitartean.