Trafiko aldaketak izango San Jose kalean irailaren 17tik 21era

2019/09/13

Alde zaharreko adokinetan konponketak egingo dira irailaren 17tik 21era, asteartetik ostiralera. Hori dela eta, San Jose kalean trafiko aldaketak izango dira.

 Ubillos jauregitik (San Jose, 14) San Jose kaleko 3. atarira arteko bidea itxita egongo da autoentzat eta oinezkoentzat. Autoek San Juan egoitzaren atzeko bidea hartu beharko dute.