Trafiko etena Elkanoren lehorreratzearen antzezlan ekitaldia dela eta

2018/08/03

Datorren asteartean, abuztuak 7an “Elkanoren lehorreratzea” antzezlana egingo da eta ondorioz, N-634 errepidea itxita egongo da, Zarautz eta Zumaia bitartean, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara.

Zumaiatik San Prudentzioko bidegurutze arte (INDAUX) joateko aukera egongo da baina ezingo da Getariaraino heldu. Lurraldebuseko autobusek bakarrik eskainiko dute aukera hori.

Edonola ere, Zumaiako udaltzaingoa Estazioko biribilgunean egongo da trafikoa mozten eta informazio hori helarazten.

Lurraldebuseko autobusen informazioa hemen