Trafiko etena Euskal Herriko itzulia dela eta

2018/03/28

Apirilaren 2an eta 3an itzuliaren lehen eta bigarren etapa igaroko dira Zumaiatik eta, ondorioz, herriko sarrera-irteerak itxita egongo dira.

Datorren astelehen eta asteartean, hilak 2 eta 3, Euskal Herriko itzulia Zumaiatik pasatuko da. Astelehenean itzuliaren lehen etapa ospatuko da eta Zarautzerako joan etorrian, txirrindulariak Patxita Etxezarreta eta Axular ibiltokia zeharkatuko dituzte. Horrenbestez, segurtasuna dela eta, errepidea itxita egongo da 15:40tik 16:20era.

Asteartean, itzuliko bigarren etapan, alegia, Zarautzetik Bermeorako ibilbidea egingo dute txirrindulariek eta Patxita Etxezarreta eta Axular ibiltokia berriro itxiko dira, oraingoan, 13:20tik 13:55era.

Ondorioz, aipatu bi trafiko eten horietan ezingo da autoarekin herritik irten ezta sartu ere.

Itzuliko informazio zehatza helbide honetan topatu ahal izango duzue: https://www.itzulia.eus