TRAFIKO ETENAK BIZIKLETA EGUNEKO TXIRRINDULARI LASTERKETA DELA ETA
Datorren larunbatean, hilak 17, Bizikleta Eguna ospatuko da Zumaian eta antolatutako ekintza ezberdinen artean, 16:00etatik 17:30era bitarte txirrindulari lasterketa egingo da. Ondorioz, honako kaleak itxita egongo dira ibilgailuentzat, aipatutako ordutegian:
- Axular ibiltokia
- Bidabe Azpia kalea
- Bonbillobekoa kalea
- Bidezarreta kalea
- Jadarre auzoa
16:45etik 17:00etara bitartean trafikoa zabalduko da bertako bizilagunek ibilgailuak sartu/atera ditzaten.