Trafiko etenak Zarauzko triatloia dela eta

2018/06/05

Datorren larunbatean, hilak 9, Zarauzko triatloia ospatuko da eta ondorioz, trafiko etenak egongo dira:

Esate baterako, Zumaiatik Getariara joateko errepidea zabalik mantenduko da egun osoz baina Zarautzera joateko, ordea, errepidea itxita egongo da 15:45-17:20 bitartean. Horrenbestez, Zarautzera joateko autopista hartu beharko da.

Edonola ere, Zumaiako udaltzaingoa Estazioko biribilgunean egongo da trafikoa desbideratzen eta informazio hori helarazten.