Trafiko mozketak eragingo ditu Euskal Herriko Itzuliaren lehen etapak

2026/05/12

Zarautzen hasi eta amaituko da emakumeen txirrindulari probaren lehen etapa, ostiralean. Inguruko errepideetan trafiko mozketak eragingo ditu kirol probak goiz partean.

Euskal Herriko Itzuliaren lehen etapa ostiralean jokatuko da, maiatzaren 15ean, eta Zarautz izango du abiapuntu eta helmuga. Malekoitik 10:16etan ekingo diote lasterketari, eta 121,3 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute txirrindulariek.

Lasterketa Zumaiatik ere igaroko da, gutxi gorabehera 10:33 aldera. Hori dela eta, Zumaia eta Zarautz arteko kostako errepidea 10:00ak inguruan itxiko dute, eta txirrindulariak igaro arte egongo da itxita. Tarte horretan Zarautzera joateko autopista erabiltzeko gomendatu du Udaltzaingoak.