Trafiko mozketak Getariako triatloia dela eta

2018/04/25

Datorren igandean, hilak 29, Getariako IV. triatloia egingo da eta ondorioz, bezperan zein lasterketa egunean, hainbat trafiko aldaketa egongo dira

Datorren igandean, hilak 29, Getariako triatloiaren III. edizioa ospatuko da. Lasterketak, ordea, hainbat trafiko mozketa eragingo ditu eskualdean. Hona hemen esanguratsuenak:

MEAGA:

Meagatik Oikiara: GI-2633 errepidea itxita 11:30-12:30 bitartean (Oikiako poligonora arte).

Meagatik Zarautzera: GI-2633 bi noranzkoak zabalik egongo dira (Elkanorako bidegurutzea arte)

Meagatik Getariara: GI-3391 errepidea itxita egongo da bi noranzkoetan 11:15-12:30 bitartean.

  • Gauza bera Balenziaga, Potzuaga, Magallanes, Akerregi, Erruera eta Eitzaga auzorako.
  • Zarautzetik zabalik 11:15-12:30 bitartean

GETARIA:

Getariatik Zumaiara: N-634 errepidea zabalik egongo da, baina Gaztetape hondartzako bidegurutzea Ertzaintzak kontrolatuko du, kirolarien sartu irtenak lehenetsi eta babesteko. Trafiko beraz, gelditu egingo da momentu puntualetan (lasterkariak igarotzen direnean).

  • Gauza bera Askizu eta San Prudentziotik

Getariatik Meagara: GI-3391 errepidea itxita egongo da bi noranzkoetan 11:15-12:00 bitartean.

  • Balenziaga, Potzuaga, Magallanes, Akerregi, Erruera eta Eitzaga auzotik Meagara ere, berdin.
  • Zarautzetik zabalik 11:15-12:00 bitartean

Getariatik Zarautzera: N-634 errepidea itxita bi noranzkoetan 12:00-13:00 bitartean.

  • Meagatik zabalik 12:00-13:00 bitartean

ZARAUTZ:

Zarautzetik Zumaiara: AP-8 autobidea erabiltzea gomendatzen da, Getarian trafiko pilaketak ekiditeko.

Zarautzetik Getariara: N-634 errepidea zabalik bi noranzkoetan, baina Malkorbe  hondartzako bidegurutzea Ertzaintzak kontrolatuko du, kirolarien sartu irtenak lehenetsi eta babesteko. Trafiko beraz, gelditu egingo da momentu puntualetan (lasterkariak igarotzen direnean).

Autobusei dagokionez, Lurraldebusek ohiko zerbitzua eskainiko du, nahiz eta, kirolarien segurtasuna bermatze aldera, ordutegi aldaketak egon daitezkeen.