Trafiko mozketak larunbatean Zumaiako Triatloia dela eta

2018/09/05

Irailaren 8an, 15:15etik 18:30era bitartean, Zumaiako Triatloia jokatuko da.

Ondorioz, trafikoarentzat itxita egongo dira Kantauri plazaren atzeko errepidea eta Mendaro Marinela kalea. Kantauri plazako garajeetara Turismo bulegoaren ondotik sartu eta irten beharko da.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko.