Trafiko mozketak Zumaiako triatloia dela-eta

2017/09/01

Datorren larunbatean, hilak 2, Zumaiako triatloia egingo da eta ondorioz, hainbat trafiko aldaketa egongo dira.

Datorren larunbatean, hilak 2, Zumaiako triatloia ospatuko da. Kirol froga  15:15etan hasiko da eta gutxi gora behera 18:15era arte luzatuko da. Lasterketak, ordea, hainbat trafiko mozketa eragingo ditu. Esate baterako, Kantauri plaza atzeko errepidea itxita egongo da  ibilgailuentzat, baita Mendaro Marinela kalea ere. Ondorioz, aipatu plazako garajeetara sartzeko Mapfre ondoko sarrera erabili beharko da.