TRAFIKOAN ETENA XLV. BIDASOAKO ITZULIA DELA ETA
Hilaren 12an, itzuliaren 3. etapa igaroko da Zumaiatik eta N-634 errepidea itxita egongo da bi noranzkotan 14:30-14:55 bitartean.
Datorren ostiralean, hilak 12, XLV. Bidasoako Itzulia Zumaiatik pasatuko da. Lasterketa Orion hasiko da eta txirrindulariak 14:52ak inguru iritsiko dira herrira. N-634 bariantetik pasako dira, hain zuzen estazioko biribilgunetik Txikierdikora, eta handik Zestoarantz abiatuko dira. Horrenbestez, segurtasuna dela eta, N-634 errepidea itxita egongo da bi noranzkotan 14:30etik 14:55era.



