Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea zabalik
Martxoaren 3tik apirilaren 10a bitartean izango da trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea. Zerga horren ordainketa helbideratuta duten pertsonei apirilaren 10ean kobratuko zaie kontutik. Helbideratu gabeek datozen egunotan jasoko dute ordainagiria etxean, eta apirilaren 10a bitartean dute horretarako epea. Faktura etxean jaso ez, edo bestelako arazoren bat dutenek udaletxeko kontu-hartzailetzararekin jarri beharko dute harremanetan.



