Trakzio mekanikoko ibilgailuen zerga arautzen duen ordenantzan, ibilgailu industrialek eta ez industrialek kuota ezberdinak izango dituzte hemendik aurrera

2012/01/12

Turismo industrialetako jabeek ibilgailuen fitxa teknikoa aurkeztu behar dute udaletxean, otsailaren 17a baino lehen.

2012ko ordenantza fiskaletan aldaketak egin dira trakzio mekanikoko ibilgailuen zerga arautzen duen atalean. Horrela, aurten arte, turismo industrialek eta ez industrialek kuota berdina ordaindu ohi zuten. Hemendik aurrera, ordea, 12 zaldi fiskal baino gehiagoko turismo industrialek ohiko turismoen kuota baino gutxiago ordaindu beharko dute.

Horretarako, jarduera bati lotutako turismo industrialetako jabeek ibilgailuaren fitxa teknikoa aurkeztu beharko dute Zumaiako udaletxean, otsailaren 17a baino lehen.

 

Hona hemen aplikatuko diren kuotak:

 

Ibilgailu industrialentzat:

A) TURISMOAK

9 zaldi fiskal baino gutxiagokoak ........................ 39,22

9tik 11,99 zaldi f. bitartekoak ............................. 78,45

12tik 13,99 zaldi f.bitartekoak ........................... 130,74

14tik 15,99 zaldi f. bitartekoak............................ 183,05

16tik 19,99 zaldi f. bitartekoak............................ 235,34

20 zaldi fiskaletik gorakoak ............................... 287,63

Ibilgailu ez industrialentzat:

A) TURISMOAK

9 zaldi fiskal baino gutxiagokoak ........................ 39,22

9tik 11,99 zaldi f. bitartekoak ............................. 78,45

12tik 13,99 zaldi f.bitartekoak ........................... 133,54

14tik 15,99 zaldi f. bitartekoak............................ 186,96

16tik 19,99 zaldi f. bitartekoak............................ 240,38

20 zaldi fiskaletik gorakoak ............................... 293,79