Traste zaharren bilketa 2. eta 4. astearteetan

2010/08/18

Udalak herritarrei egun horiek errespetatzeko eskatu nahi die.

 

Uztailaren erdi aldetik hasita hilean bi aldiz biltzen dira traste zaharrak Zumaian.  Hilaren 2. eta 4. astearte arratsaldetan, hain zuzen ere. Traste zaharrak jasotzeko zerbitzua hilean bi alditan uztailean jarri zen, ordura arteko traste zaharrek zuten bolumen handia ikusita. Orain, hilaren 2. eta 4. astearte arratsaldetan  biltzen dira trasteak, eta Udalak herritarrei traste zaharrak ateratzeko egunak errespetatzeko eskatu nahi die.

Egun horietaz aparte, norbaitek traste zaharrak etxetik atera nahi baditu, Zumaiako Garbigunera eraman besterik ez du. Beti ere Garbiguneak duen ordutegiaren barruan.