Traste zaharren bilketa 2. eta 4. astearteetan egiten da

2012/07/02

Hilaren 2. eta 4. astearte gaualdean biltzen dira trasteak Zumaian, eta Udalak herritarrei traste zaharrak ateratzeko egunak errespetatzeko eskatu nahi die. Herritarrek edukiontzien eremuaren alboan utzi beharko dituzte traste zaharrak, eta horri lotuta zenbait argibide edo aholku eskaini ditu Udalak: Trasteak ez dira utzi behar edukiontzien kontra jarrita, horrek zabor bilketa oztopatu dezakeelako; eta, komeni da trasteak utzi aurretik Udaleko Hirigintza sailean abisua ematea. Bilketa sistema honekin, herrian bildutako traste zaharrak Zumaiako Garbigunera eramaten ditu Udalak. Horri lotuta, herritarrei gogorarazi nahi izan zaie gainontzeko egunetan ere eraman ditzaketela traste zaharrak Garbigunera, beti ere biltegiak indarrean duen ordutegian.