Traste zaharren bilketa ekainaren 27an egingo da
Sanpedro festak tarteko traste zaharren bilketa eguna aldatu egingo da, eta datorren astelehenean, hilak 27 egingo da.
San Pedro jaiak medio, datorren asteko traste bilketa eguna aldatu egingo da. Traste bilketarako egunak hilabeteko bi eta laugarren astearteak izan ohi dira, baina ekainaren 28a Sanpedro bezpera izanik, Zumaiako Udalak astelehenera, hilaren 27ra aurreratzea erabaki du. Beraz, datorren astean, astelehen gauean egingo da traste zaharren bilketa.



