TREN TURISTIKOAREN DOAKO ZERBITZU GEHIGARRIAK NARRONDOKO FESTETAN

2016/07/07

Asteburu honetan, Narrondo auzoko jaiak direla eta Tren Txu-Txu zerbitzu berezia izango da ondorengo orduetan. Hau, Garoa pareko geltokitik irtengo da.

Uztailak 8 Ostirala:

22:30etan: Garoa-Narrondo

00:45etan: Narrondo-Garoa

Uztailak 9 Larunbata eta Uztailak 10, igandea:

16:30etan: Garoa-Narrondo

20:30etan: Narrondo-Garoa

Asteburu honetan Zumaiako Narrondo auzoko festak ospatuko dira eta Udalak, erdigune eta auzo honen arteko mugikortasuna errazte aldera, tren turistikoaren ordutegian zerbitzu gehigarriak eskainiko ditu.

Horiek horrela, bihar, ostirala, hilak 8, gaueko 23:00etan, Mariatxien kontzertua eskainiko da Narrondon, eta bertaratu nahi duten zumaiarrek, gaueko tren zerbitzua izango dute 22:30etan. Trena Garoa aurreko autobus geltokitik irtengo da eta bertaraino eramango ditu herritarrak. Bueltatzeko aldiz, 00:45etan jasoko ditu Narrondon bertan eta Garoan utziko ditu.   

Larunbatean eta igandean ere, zerbitzu gehigarria eskainiko zaie zumaiarrei. Trenak bere ohiko ibilbidea hasi aurretik, 16:30etan,  berriro ere Garoa aurreko autobus geltokian jasoko ditu herritarrak eta Narrondoraino egingo du ibilbidea. Arratsaldeko ekintzak amaitu ostean, 20:30etan azken bidaia egingo du Narrondotik Garoara.

Zerbitzu berezi hauek guztiak, helburu dute, herritarren mugikortasuna hobetu eta bermatzea, baita hauek, Narrondora hubildu daitezen erraztasunak ematea ere. Udaletik gogorarazi dute, zerbitzu gehigarri hauek doakoak izango direla eta herritarrek ez dutela txartelik beharko trenean mugitu ahal izateko.