TSko langileei elkartasuna adierazi zieten atzo Zestoa eta Zumaiako Udalek
Ruben Alberdi, Zestoako jarduneko Alkatea, eta Iñaki Agirrezabalaga Zumaiako Alkatea atzo eguerdian bildu ziren TSko langileen batzordeko kideekin, Zestoako kiroldegian aurrera eraman duten itxialdian.
Zumaia eta Zestoako udalek beren elkartasuna adierazi zieten atzo, TSko langile guztiei. Azken hilabeteotan beraien "lanpostuak mantentzeko daramaten borroka duinarekin bat egiten" dutela adierazi zieten, eta une gogorrak jasaten ari diren langileei eta beren gertukoei "babesa eskaini nahi" izan zieten. Zuzendaritzak jakinarazi duenez TS ixteko asmoa dute, eta bertako langileak kaleratzeen atarian daudela dirudi, eta bi udaletako alkateak "azken berrien berri aurrez aurre izatea ere" nahi zutelako bertaratu ziren Zestoako kiroldegiko itxialdira.
Enpresaren itxieran berria kezkaz hartu dute Udalek: "Enpresaren itxierak eta ondorioz, bertako 157 langileen kaleratzeak eragin zuzena izango baitute gure herritarren eta herriaren ekonomian", adierazi zuten.
Bukatzeko, daletatik TSko langileek zein beste herritarrek lanpostu duina izateko duten eskubidearen defentsan segituko dutela adierazi zuten.



