Tuperra darabilten lehen sarituak
Lehen hilabetearen balorazio ona egin du Udal Elkarteak. Zumaian, 2.000 tuper banatu ziren, eta lehen hilabetean, 1.602 erosketa egin dira tuperrak erabiliaz. Animatu eta erabili zuk ere tuperra.
Urola Kostako Udal Elkarteak, Kutxa Ekoguneak, eskualdeko bost udalek eta eskualdeko 23 arrandegik ONTZIRATU ZAITEZ! kanpaina jarri zuten martxan azaroaren erdialdera. Kanpaina horren helburua da arrandegiko erosketetan ontzi edo tuperra erabiltzea eta paper eta plastikozko poltsen erabilpena murriztea.
Ontzien banaketa
Azaroaren 5etik 10era ontzi berrerabilgarriak banatu ziren Udal Elkarteko bost udalerrietan. Guztira 7.105 ontzi banatu dira:
Aian 185
Getarian 600
Orion 1.410
Zarautzen 2.910
Zumaian 2.000
Erosketak ontziekin
Azaroaren 12tik aurrera eskualdeko arrandegietan ontzi berrerabilgarriarekin arraina erosi duten herritarrei zozketarako txartelak banatu zaizkie. Guztira, azaroaren 12tik azaroaren 30era bost herrietan 8.076 erosketa gin dira ontziekin:
Aian 117
Getarian 468
Orion 1.712
Zarautzen 4.177
Zumaian 1.602
Zozketak
Arrandegi bakoitzean banatu diren txartelekin zozketak egin dira (arrandegi bakoitzean sari bana) eta zenbaki sarituak arrandegian bertan daude jarrita. Sarituek 30 euroko balioa duen bale bat jasoko dute arrandegi horretan gastatzeko.
Hurrengo zozketa abenduko txartelena izango da eta zenbaki sarituak arrandegietan emango dira ezagutzera.
Lehen balorazioa
Udal Elkartearen lehen balorazioa ona da, alde batetik arrandegien parte hartze eta ahaleginarengatik, beste alde batetik, herritarrek kanpainari egin dioten harrera ona izan delako eta, azkenik, azaroaren 12tik 30era 8.076 erosketa ontzia erabiliz egin direlako. Horrek paper eta plastikozko poltsen kontsumoan murrizketa esanguratsua dakar. Helburua da ontziak erabiltzea ohitura bihurtzea.



