Tuperra erabiltzeagatik 6.536 txartel banatu dira arrandegietan
'Ontziratu zaitez' kanpainaren helburua arrandegietan sortzen diren hondakinak murrizteko da, eta abian jarri zenetik plastikozko poltsen erabilera %75 gutxitu dela eskualdean nabarmendu dute Urola Kostako Udal Elkarteak eta Ekoguneak, kanpainaren bultzatzaile nagusiek.
Urola Kostako Udal Elkarteak, Kutxa Ekoguneak, eskualdeko bost udalek eta eskualdeko 23 arrandegik ONTZIRATU ZAITEZ! kanpaina jarri zuten martxan azaroaren erdialdera. Kanpaina horren helburua da arrandegiko erosketetan ontzi edo tuperra erabiltzea eta paper eta plastikozko poltsen erabilpena murriztea.
Ondoren datoz kanpainaren datuak eta lehen hiru hilabeteetako balorazioa.
Ontzien banaketa
Azaroaren 5etik 10era ontzi berrerabilgarriak banatu ziren Udal Elkarteko bost udalerrietan. Guztira 7.105 ontzi banatu dira:
Aian 185
Getarian 600
Orion 1.410
Zarautzen 2.910
Zumaian 2.000
Erosketak ontziekin
Azaroaren 12tik aurrera eskualdeko arrandegietan ontzi berrerabilgarriarekin arraina erosi duten herritarrei zozketarako txartelak banatu zaizkie. Guztira, azaroaren 12tik urtarrilaren 31ra, bost herrietan 34.827 erosketa egin dira ontziekin, honela banatuta:
|
ARRAINDEGIETAN BANATUTAKO TXARTELAK |
||||
|
|
Azaroa |
Abendua |
Urtarrila |
Guztira |
|
Aia |
117 |
53 |
208 |
378 |
|
Getaria |
468 |
800 |
2.213 |
3.481 |
|
Orio |
1.712 |
1.555 |
3.238 |
6.505 |
|
Zarautz |
4.177 |
5.089 |
8.661 |
17.927 |
|
Zumaia |
1.602 |
1.842 |
3.092 |
6.536 |
|
Guztira |
8.076 |
9.339 |
17.412 |
34.827 |
Aurreztutako papera eta poltsak
Kutxa Ekoguneak hainbat udalerritan egin ditu ontzi berrerabilgarriak erabiltzeko kanpainak. Kanpaina horietan egindako azterketa eta galdetegien bidez, ontziak erabiltzerakoan aurrezten den paper eta poltsa kopuruen estimazioak egiteko datuak lortu ditu. Adibidez, ontziarekin egiten den erosketa bakoitzeko 7 gr paper aurrezten dira eta poltsen erabilpena %75 murrizten da.
Estimazio horien arabera, arrandegietan ontziak erabiltzeko kanpainaren bidez, azarotik urtarrilaren 31ra, bost herrietan 244 kilo paper eta 26.120 poltsa gutxiago erabili dira.
Zozketak
Arrandegi bakoitzean banatu diren txartelekin zozketak egin dira (arrandegi bakoitzean sari bana) eta zenbaki sarituak arrandegian bertan daude jarrita. Sarituek 30 euroko balioa duen bale bat jasoko dute arrandegi horretan gastatzeko.
Balorazioa
Udal Elkartearen eta Ekogunearen balorazioa ona da, alde batetik arrandegien parte hartze eta ahaleginarengatik, beste alde batetik, herritarrek kanpainari egin dioten harrera ona izan delako eta, azkenik, azaroaren 12tik urtarrilaren 31ra 34.827 erosketa ontzia erabiliz egin direlako eta ontzien erabilpena errotzen joan delako. Horrek paper eta plastikozko poltsen kontsumoan murrizketa esanguratsua dakar. Helburua da ontziak erabiltzea ohitura bihurtzea.



