Turismo Bulegoak ordutegi berria du
Uda garaia bukaerara iristen ari da, eta turismo bulegoa ere neguko ordutegiarekin funtzionatzen hasi da, aste honetan. Hala ere, neguko ordutegia ere zabaldu egin dute. Hemendik datorren uda bitartean, honakoa izango da ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Igande arratsaldetan eta astelehenetan itxita izango da.



