Turismoko eta Giza Baliabideetako teknikarien oposizio lehiaketarako izen-ematea abian da
Eskariak urriaren 19a baino lehen aurkeztu beharko dira udaletxean. Deialdiaren oinarriak eta izen-emate orria webgune honetan eskuratu daiteke.
Gaur (irailak 29, asteartea) ireki da Turismoko eta Giza Baliabide
eta Administrazioko teknikarien oposizio lehiaketarako izen-emate epea.
Eskariak urriaren 19a baino lehen (egun hori barne) aurkeztu beharko
dira udaletxean (14:30ak bitartean).
Deialdien oinarriak eta izen-emate orriak webgune honetan eskuratu daitezke; hemen Turismo teknikariarena eta hemen Giza Baliabideetako eta Administrazioko teknikariaren posturakoa.
Bi lanpostu horiez gain, Udalak beste hiru lanpostu
erabakiko ditu lehiaketa publiko bidez. Euskara teknikaria,
Administrazio Orokorreko teknikaria eta Turismo eta Merkataritzako
teknikari laguntzailearen plaza izango dira horiek.



