Txakur krosean eta herri lasterketan izena emateko epea zabalik dago
Txakur krosa otsailaren 3an egingo da, eta Herri Krosa, berriz, 16an. Izena www.herrikrossa.com webgunean eman daiteke.
Otsailean bi lasterketa izango dira Zumaian, eta bi lasterketetarako izen emate epea zabalik dago. Hilabetearen hasieran, hilaren 3an, bigarren urtez jarraian, Txakur krosa egingo da. Igande goizean, 10:30etan, 2 kilometroko lasterketa herrikoia egingo da. Ondoren, 11:00etan, berriz, lasterketa nagusia izango da. Parte hartzaileek 7 kilometroko ibilbidea egin beharko dute beren txakurrekin helmugara iritsi aurretik.
Otsailaren 16an, berriz, Herri krosa egingo da. Lasterketa nagusia 17:00etan izango bada ere, 15:00etan hasiko da kirol giroa herrian. 15:00etan 8 eta 16 urte bitarteko gaztetxoen txanda izango da. Honako hauek izango dira gaztetxoen lasterketak:
Aurrebenjaminak: 300 metro (heldu batek hartu beharko du parte haur bakoitzarekin)
Benjaminak: 300 metro
Alebinak: 1.100 metro
Infantilak eta kadeteak: 2.200 metro.
Izena eman beharrik ez dute izango, baina ikastetxeetan edo lasterketa aurretik, egunean bertan, zintzilik eman beharreko txartela jaso eta bete beharko dute.
16:00etan, lasterketa patinen gainean egin nahi dutenen txanda izango da. Lasterketa honetan 3 kilometroko 4 buelta egin beharko dira, guztira, beraz, 12 kilometro inguru.
17:00etan, lasterketa nagusiari emango zaio hasiera. Aurten, Beheko Plazan hasiko da lasterketa, eta 12:00 kilometroko lasterketa izango da.
Txakur lasterketako arauak ikusteko klikatu hemen.
Herri kroseko arauak ikusteko klikatu hemen.



