Txakur krosean, zumaiarrak nagusi

2015/01/12

Atzo goizean jokatu zen txakur krosa Zumaian. Lasterketa nagusiko bi kategorietan zumaiarrak izan ziren nagusi: Sonia Alvarez (34:05 min.) eta Mikel Etxeberria (27:06 min.).

 

Goizean goiz eguraldiak ez bazuen askorik laguntzen ere, atzo jendea bildu zen azken urteotan antolatu ohi den txakur krosa ikustera. 11:00etan hasi zen lasterketa nagusia, eta 27 minutu eta 6 segundu behar izan zituen Mikel Etxeberria zumaiarrak ibilbideko 7 kilometroak egin ostean helmugara sartzeko. Segundu bakar batera, Jose Felipe Larrazabal sartu zen, eta eta 6 segundu eskasera bigarren zumaiarra, Pedro Etxeberria. 

 

Sonia Alvarez izan zen lasterketa nagusiko beste garailea. Albarezek eta bere txakur destrok 34 minutu eta 5 segundu behar izan zituzten helmugara iristeko.  

 

Sailkapen osoa ikusteko, klikatu hemen. 

 

Argazkiak

 
 
Txakur kros15
Txakur kros15-1
Txakur kros15-2
Txakur kros15-3
 Txakur kros15-4
 Txakur kros15-5