Txakurren aisialdiko guneak izendatzeko bilera irekia hilaren 10ean
Uztailaren 10ean, 19:00etan Alondegian izango da bilera irekia.
Zumaiako Udaleko Osoko Bilkurak 2014ko maiatzaren 29ko ohiko batzarraldian erabaki zuen animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen Udal Ordenantza onartzea.
Ordenantzaren izapidean, hainbat eskaera aurkeztu ziren txakurren aisialdirako guneak izendatzea eskatuz. Gune horiek zehazteko, bilera egingo da.
Bilera
Eguna: Uztailak 10
Ordua: 19:00etan
Lekua: Alondegiko Oxford aretoa



