Txalupa zerbitzua etenda egongo da asteburu honetan, errioko dragatze lanak direla eta

2023/05/19

Errioa dragatzeko lanekin jarraituko dute asteburu honetan, eta, ondorioz, pantalana itxita egongo da, eta txalupa zerbitzua etenda. Pantalan handiagoa jartzeko aurre lanak dira honakoak; pantalan berriak, gainera, sarrera eta irteera bereiziak izango ditu, inguruko jende pilaketak saihesteko.

Udalaren eskariz, pantalana handitzeko lanak egiten ari da Portu Zuzendaritza. Pantalan berria jartzearekin batera, sarrera eta irteera bereiziak jarriko dira, inguru horretan sortzen diren jende pilaketak murrizteko helburuarekin.

Ontziek pantalana erabili ahal izan dezaten, errioan dragatze lanak egiten ari dira aste honetan zehar. Asteburuan zehar ere horretan ariko dira. Eta, ondorioz, pantalana itxita, eta txalupa zerbitzua etenda egongo dira.