Txalupa zerbitzuan etenaldiak egongo dira egunotan, marea biziak direla-eta

2025/08/11

Txomin Agirre kaitik kirol portura joan-etorriak egiteko zerbitzuak etenaldiak izango ditu egunotan; asteartean 12:00etatik 15:00etara etengo da zerbitzua; asteazkenean 12:30etik 15:30era. Santiago hondartzara joateko txalupa zerbitzuak bere horretan jarraituko du.

Marea bizien ondorioz aldaketak egongo dira egunotan udan eskaintzen den txalupa zerbitzuan. Gaur eguerdian tarte batez etenda egon da kirol portua eta Txomin Agirre lotzen dituen txalupa zerbitzua, eta hurrengo bi egunetan ere etenaldiak egongo dira marea beheren dagoen tarteetan:

  • Abuztuak 12, asteartea: 12:00 – 15:00

  • Abuztuak 13, asteazkena: 12:30 – 15:30

Mareen egoeraren arabera, etenaldi horiek laburragoak izango dira. Txomin Agirre eta Santiago hondartzaren arteko bidaiak ohi bezala mantenduko dira.