Txan Magoa ikusteko sarrerak Forondan salgai
Urtarrilaren 2an, 17:00etan Aita Mari aretoan izango da emanaldia.
Urtarrilaren 2an, Txan Magoa etorriko da Zumaiara Txantxetan ikuskizunarekin. Emanaldi horretara joateko sarrerak, dagoeneko salgai dira, Foronda Kultur Etxean. Hasieran Turismo bulegoan ere salgai izango zirela esan bazen ere, ez da horrela izango. Beraz, Txan Magoa ikusteko sarrera aurrez erosi nahi duenak Foronda Kultur etxera joan beharko du. Sarrera bakoitza 2 euroren truke eskuratu daiteke.



