Txekea + Innova dirulaguntza programa abian da
SPRIk 2013ko Txekea+Innova programaren deialdia egin du. Programa hori SPRIren dirulaguntza-programa bat da, EAEko enpresei eragin azkarreko neurriak bideratzeko dirulaguntzak emateko. Dirulaguntzak enpresa txiki eta ertainek eska ditzakete (gutxienez 3 langile dituztenek). Urola Kostako Udal Elkartea TXEKEA+INNOVA programako bitartekaria da eta, beraz, bere egitekoa da interesa duten enpresei argibideak ematea, aurkez ditzaketen egitasmoak baloratzea eta eskaera egiten laguntzea.
TXEKEA+INNOVA programa SPRIren dirulaguntza programa bat da, enpresen lehiakortasunean ezarpen eta eragin azkarreko ekimenak burutzeko, enpresa bakoitzaren beharren arabera.
2013ko deialdia apirilaren 15ean jarri da indarrean.
Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen programa da, eragin eta inplementazio azkarreko berrikuntza eta lehiakortasunerako ekimenak burutzeko, enpresa bakoitzaren neurrira. Jarduera horiek SPRIk homologatutako zerbitzu espezializatuko hornitzaileen bidez egin behar dira.
Dirulaguntza hauen deialdia EAEko enpresa txiki eta ertainentzako da (gutxienez 3 langile).
Hiru zerbitzu eska daitezke:
Enpresa bakoitzak hiru zerbitzu eska ditzake, bere premien arabera:
- Txeke bateko zerbitzua: 2.000 euro (1.500 € SPRIk jartzen ditu + 500 € enpresak)
- Bi txekeko zerbitzua: 4.000 euro (3.000 € SPRIk jartzen ditu + 1000 € enpresak)
- Hiru txekeko zerbitzua: 6.000 euro (4.500 € SPRIk jartzen ditu + 1.500 € enpresak)
Diruz lagun daitezkeen jarduerak hiru dira:
1. Irtenbide aurreratuak: branding-a, industria jabetza, kooperazioa, lehiakortasuna zaintzea, negozio-eredu berriak…
2. Ekimenera bideratutako irtenbide praktikoak/hausnarketa: produktuen eta prozesuen berrikuntza, finantza-gaitasuna eta arriskuen azterketa.
3. Bezero-hornitzaile harremana: harremanen hobekuntza.
Enpresa onuradunak:
Dirulaguntzak eska ditzakete gutxienez 3 langile dituzten ETE industrialak, eraldaketakoak, ekoizpenekoak, produktu/prozesuekin eta aurrekoekin lotutako zerbitzu teknikokoak, informazioaren eta komunikazioen gizartearen eremukoak eta handizkako merkataritzakoak.
Laguntza mota: ez itzulgarria
Eskaerak aurkezteko epea: 2013/06/07
Informazioa jaso eta eskaerak nola egin
Urola Kostako Udal Elkartea programa honen bitartekaria da eta bere eginkizuna da enpresei aholkularitza eta laguntza ematea, eskabidea egiten laguntzea eta aurkeztu nahi diren proiektuen balorazioa egitea.
Txekea-Innova programari buruzko argibideak jaso edo eskaera egiteko jarri harremanetan Urola Kostako Udal Elkartearekin.
Tel. 943890808
Eskaera egiteko egin klik hemen
Oharra: aurtengo deialdian ezin izango dira onartu 2012an eskatutako zerbitzu berdina eta hornitzaile berdinentzako eskaerak.
Ikus diru-laguntzaren araudia…



