Txepetxa elkarteak antolatuta hainbat ekintza izango dira aurtengoan ere

2012/12/18

Abenduaren 24an Jaiotza, urtarrilaren 4an gutunen bilketa eta 5ean erregeen zamalkada izango dira Txepetxa elkarteak antolatu eta Udalak babestuta.

Aurtengo Gabonetan ere, Txepetxa elkarteak Udalaren babesarekin Gabonetako ekintza ezberdinak antolatu ditu. Ohitura den bezala, abenduaren 24an, 18:30ean Eusebio Gurrutxaga plazan kokatutako Jaiotzan Gabonetako kontuak ikusi ahal izango da.

 

Urtarrilaren 4an, berriz, Zumaiako haurrek erregeei bidali nahi dizkieten gutunak jasoko dituzte  pajeek 18:30etik aurrera Eusebio Gurrutxaga plazako karpan.

 

Errege bezperan, bukatzeko, 18:00etatik aurrera erregeen zamalkada abiatuko da. Erregeak Itsas kiroldegira iritsiko dira itsasontziz eta Zumaiako kaleetan zehar ibiliko dira, bakoitza bere Karrozatik herriko txikienentzat goxokiak jaurtiz.

 

Zumaian gaixo dagoen haurren batek erregeen bisita berezia jaso nahi badu, aurrez Txepetxa elkartean eman beharko da abisua, eta izena eta helbidea utzi beharko da.