Soka txinatarretan Europako laukote onenaren emanaldiaz gozatu ahal izango dugu Zumaian

2009/08/12

Zuloagako museoaren babesean eta Udaleko Kultura Sailak antolatuta, artista zenaren lorategian arituko dira abuztuaren 23an The Silk String Quartet taldeko musikariak. Bidasoako Folk Jaialdiaren barneko ekimena izango da

 

Musika Jaialdia amaitu eta handik gutxira goi-mailako kontzertu bat gehiago izango da Zumaian. Datorren abuztuak 23, igandea, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Zetazko Laukotea ere deitua Zuloagako lorategian izango da Bidasoako Folk Jaialdiaren barneko ekimen batean. Emanaldia Udaleko Kultura Sailak antolatua izan da Zuloaga beraren museoaren babesean.

Bere sorreratik, estilo zein forma aldetik berria eta aurkezpen zein instrumentazio aldetik bakarra da The Silk String Quartet. 2006.urtean eratua, Europako bakarra da bere estiloan eta kontinente zaharrean ikus daiteken musika txinatarraren hoberena erakusten du.

Asia hegoekialdeko musika tradizionalaren lau bertutetsu dira taldekideak, denak ere Txinan formakuntza klasikoa eta mendebaldean zein beren herrian edukazioa eta esperientzia jasoak. Musika tradizionala eskeintzen dute interpretazioekin, baina musika garaikidea, bereziki eskatutako piezak eta kulturarteko musika proiektu sortzaileak erabiltzen dituzte gozamenerako.

 

Ibilbide arrakastatsua hasieratik

Sortu eta urte berean Sevillako Munduko Musiken Expora (WOMEX 2006) gonbidatutako bi taldetako bat izan zen Zetazko Laukotea. Ordundik, Europan zehar eta izen handiko antzoki askotan jo du goi-mailako ibilbide bat marraztuaz. Erresuma Batuan zapaldu dituzten eskenatokien artean Londoneko Royal Opera House, Royal Academy of Music, Yorkeko National Early Music Centre, Purcell Room, Southbank Centre, Bristoleko St George´s, BBCk emandako WOMAD Jaialdia eta Brighton, Guilford eta Manchesterreko jaialdiak daude, besteak beste.

Europan osoan ere beste hainbat jaialdi garrantzitsutan ere hartu dute parte. Beste proiektu batzuen artean, 'Monkey Journey to the West' zirku-opera ikusgarri eta ezagunarekin bira egin zuten adibidez. Beraien lehen diska bera ere BBCk eman izan du Radio3 katearen bitartez, eta kritika onak jaso izan ditu.

Aurtengo denboraldian ere hainbat proiektu gauzatu ditu The Silk String Quartetek. Besteak beste, 20 kontzertu eskeini ditu Erresuma Batuan, Europako jaialdi askotan kontzertuak eman ditu, Mathew Barley biolontxelistarekin eta Peter Wiegoldsenen konposaketekin biran ibili dira, Chamber Music Companyrekin emanaldi ugari izan dituzte eta Lang Lang pianojole ospetsua eta London Symphony Orchestrarekin kontzertu sorta bat eskeini dute. Benetan ibilbide arrakastatsua.