Txingurri loradenda izan da Musika Jaialdiaren baitako II. Erakusleihoen lehiaketako txapelduna

2009/08/10

Atzo (igandea) burututako sari-banaketan 200 euroko saria jaso zuen irabazleak. Datorren asteazkenean jaialdia amaitu arte egongo dira ikusgai partehartzaileen lanak

 

Aurtengoan Zumaiako Musika Jaialdiaren baitan burututako II. Erakusleiho lehiaketa honetan, hiru denda izan dira parte hartu duten bakarrak: Ana oihaldenda, Txalaparta arropa eta artikulu denda eta Txingurri loradenda. 

Azkenean, musika patronatuko eta kultur batzordeko ordezkariek osaturiko epaimahaiak azken honi eman zion saria atzo (igandea) buruturiko sari banaketan, eta 200€ jazo zituen dendako ordezkariak. Lanak datorren asteazkenerarte egongo dira ikusgai.