Txinparta euskara taldeak eta Zumaiako Udalak 'Irakurri matte' aldizkaria argitaratzeko laguntza hitzarmena sinatu dute berriro

2011/02/16

Euskara hutsean argitaratzen den literatur aldizkariak urtean hiru zenbaki kaleratzen ditu.

 

Azken urteotan egin ohi izan duten bezala, Txinparta Euskara Taldea eta Zumaiako Udalak hitzarmena sinatu berri dute. Hitzarmen horren bidez, Zumaiako Udalak Txinpartak argitaratzen duen Irakurri matte euskara hutsezko literatur aldizkaria argitaratzeko diru-laguntza emango du. 2008. urteaz geroztik urtero sinatu da lankidetza hitzarmen hori.

 

Irakurri matte aldizkaria

 

Txinparta Euskara Elkarteak argitaratzen du Irakurri matte literatura aldizkaria. Urtean hiru zenbaki argitaratzen dituzte. Ale horietan, herriko literatur zaleek beren  idatziak argitaratzeko aukera izaten dute. Irakurri matte aldizkarira zure lanen bat bidali nahi baduzu bidali irakurri_matte@euskalerria.org helbidera.