Txistorra eta haizea nagusi Santo Tomas festan
Astelehenean ospatu zuten herriko ikastetxeek Santo Tomas festa Kantauri plazan.
Aurtengo santotomasetan txistorra eta eguraldi hotza izan dira protagonista Zumaian. Joan den astelehenean (abenduak 21) ospatu zuten herriko ikastetxeek elkarrekin Santo Tomas festa.
800 haur eta gazte inguru elkartu ziren Kantauri plazan eta eguraldi kaxkarra egin bazuen ere, gaztetxoek ederki pasatzeko aukera izan zuten. Txistorra jateaz gain, hainbat jolas egin zituzten.
Herriko ikastetxeekin elkarlanean, Udaleko Hezkuntza departamenduak lagundu zuen eguna aurrera ateratzeko lanetan eta Ludotekako begiraleek ere parte hartu zuten.
800 haur eta gazte inguru elkartu zen Kantauri plazan.



