Txomin Agirre eta Mendaro Marinelako urbanizazio proiektua egiteko obra kontratuaren esleipen prozedura abian da
Interesatuek apirilaren 15era arteko epea izango dute proposamenak aurkezteko.
Martxoaren 23ko 164/2010 zenbakidun Alkatetza Dekretuz, bidezko egin da Txomin Agirre kaia eta Mendaro Marinela kaleetan argiteria publikoa egokitzeko eta mugikortasun jasangarria egokitzeko berrurbanizaziorako obra kontratuaren esleipena. Jardunbide negoziatua eta publizitate bidezkoa izango da esleipenerako erabiliko den prozedura eta interesatuek apirilaren 15era arteko epea izango dute proposamenak aurkezteko.
Baldintza Tekniko eta Administratiboez gain, interesatuek urbanizazio proiektua CD batean eskuratu dezakete Udaleko Hirigintza departamentuan edota Zumaiako A3 kopistegian.
Baldintza Tekniko eta Administratiboak kontsultatzeko egin klik hemen eta urbanizazio proiektuaren inguruko informazio gehiago, berriz, hemen.



