TXOMIN AGIRRE KAIKO PANTALANA AURRERANTZEAN SAREGILEEN PLAZA PAREAN KOKATUKO DA

2017/06/21

Itsasbehera eta marea biziak direla eta txalupek, bai Geoparkeko bisita gidatuetatik datorrenak zein herrian zehar mugitzeko erabiltzen denak, arazoak izaten dituzte egungo pantalanera sartzeko, beraz, Udalak, hori lekualdatzea erabaki du. Horren harira, Saraunean aparkatzea doakoa izango dela gogorarazi du Udalak eta udako txalupa zerbitzua izango da, hain zuzen, aparkaleku hori erdigunearekin lotuko duena.

Uda sasoia ofizialki gaur hasten bada ere, Zumaian dagoeneko bete betean gaude hondartza denboraldian sarturik. Horren harira, joan den hilaren 15ean jarri zen martxan erdigunea kirol portuarekin eta Santiago hondartzarekin lotzen duen txalupa zerbitzua.

Zerbitzu horren geldiunetako bat Txomin Agirre Kaiko pantalana izan da beti, baina gaurtik aurrera geldiune hori Saregileen plaza parean kokatuko da. Izan ere, itsasbehera eta marea biziak direla eta, txalupek arazoak izaten dituzte egungo pantalanera iristeko, beraz, Udalak hori lekualdatzea erabaki du, guztion mesederako.

Horrenbestez, aurrerantzean, Txomin Agirre kaiko pantalana Saregileen plaza parean egongo da kokatuta eta bertatik aterako da Santiago hondartzara eta kirol portura doan txalupa zerbitzua. Ildo horretatik, Saraunean egun osoz aparkatzea guztientzat doakoa izango dela gogorarazi du Udalak eta txalupa zerbitzu horrek, aurten,  herritarren zein kanpotarren mugikortasuna eta irisgarritasuna errazte aldera, ordu erdiro egingo ditu bidaiak erdigunera.

Bidaiek kostua:

-          Bidaai bat: 1,20€

-          Joan-etorria: 1,70€

-          10 bidaiako bonoa: 6.70€