Txomin Agirre kaian, errepidea konpontzeko lanak

2015/06/05

Datorren astearte eta asteazkenean, ekainaren 9 eta 10ean, Txomin Agirre kaian errepidea txukuntzeko zoladura lanak egingo dira. Lanak irauten duten bitartean, trafikoa ez da itxiko erabat, pasoa beti izango da, baina obren eragina nabarituko da. Lurraldebusen lineako autobusek ere ez dute geldialdirik egingo kaian bi egun horietan. Beraz, autobus geldialdiak Pantxita Etxezarreta kalean bakarrik izango dira. Hori horrela, udaltzaingotik kaitik kotxean pasatzea ekiditeko eskatzen dute.