Txomin Agirreri buruzko hitzaldia, maiatzaren 8an
19:00etan, Alondegian izango da Txomin Agirrez hizketan Jose Andres Alvaro Okariz irakaslea.
Orain dela 150 urte jaio zen Ondarroan bere bizitza ia osoan zehar Zumaian bizi izan zen Txomin Agirre idazlea. Hori dela eta, Zumaiako Udalak antolatu du hitzaldia.
Zer suposatzen du Txomin Agirrek euskal literaturaren historian?
Hitzaldiaren izenburua dionez, Txomin Agirrek eman zituen euskal nobelaren lehen pausoak. Eta esan dezakegu berari esker euskal literaturan eleberria edo nobela garatu egin dela.
Lehen pausoak beti inportanteak dira bera baino lehen euskal eredu bat ez zegoelako.
Zeintzuk dira bere lanak?
Txomin Agirrek lan asko idatzi zituen eta hauen artean hiru nobela: Auñemendiko Lorea, nobela historikaren barruan koka dezakeguna eta bi nobela ohiturazale: Kresala, itsasmunduarena eta Garoa baserriarena.
Aintzinako ohiturak gogoratzeko balio dute eta batez ere hazten ari den hizkuntza aldarrikatzen du.
Txomin Agirreri buruz hitz egin diguna Jose Andres Alvaro Okariz irakaslea da. Donostikoa da bera. Majisteritza ikasi zuen eta Hispaniar Filolojian litzentziatua da. 25 urtez irakaskuntzari eman dio Bartzelona, Aragoi, Nafarroa eta Euskadiko hainbat ikastetxetan.
Euskararen Nafar Kontseilukide izan da eta, gaur egun, "Literatura eta Gizarte" elkarte kulturalaren zuzendari orokorra da.
Liburu batzuk idatzi ditu eta azken urte hauetan 150 bat hitzaldi eman ditu Estatu mailan eta baita Errepublika Dominikanan ere.



