Txu-txu trenak Zumaiako kaleak zeharkatuko ditu udan
Herriko merkatari eta ostalaritza elkarteak antolatu du, eta uztaila eta abuaztuan zehar eskainiko da zerbitzua.
Zumaiako merkatari eta ostalaritza elkarteak, merkataritza eta turismoa sustatzeko asmoarekin, uztaila eta abuztuan zehar Txu-Txu trenaren zerbitzuak kontratatu ditu. "Tren honek kanpoaldeko parkinetatik pertsonak jaso eta Zumaiako erdigunera ekarriko ditu, bertan erosketak egin ditzaten eta gure komertzio gunea ezagutu dezaten", azaldu dute.
Trenaren ordutegia guztiz zehaztu gabe dute baina ondorengo izango da ordutegia seguruaski: 11:00etaik-13:00etara eta 16:00etatik 21:00etara izango da.
Pentsatu dituzten 7 geltokiak, berriz, hauek dira eta 20 minutuko maiztasunaz aterako da trena:
1. TREN GELTOKIA
2. ZUMAIA HOTELA
3. GKN
4. ITZURUN ZUHAITZ BIDEA
5. BEHEKO PLAZA
6. PANTXITA ETXEZARRETA
7. MARINA BERRI
Modu berean, Merkatari elkartekoei oso interesgarria iruditzen zaie trenak Erribera kalea zeharkatzea, "horrela Amaiako plaza eta Pantxita Etxezarreta geltokiak elkartuko genituzke komertzioz beteriko kale batetik".
Tiketaren salmenta prezioa 0,5 €takoa izango da, joan etorria. 5 urte baino gutxiago duten umeentzat doain. Sarreren salmenta Turismoko bi bulegoetan eta 'Zumaia Elkarteko' denda eta ostalaritzetan izango da.
Nahi duenak publizitatea egin dezake trenean itsatsirik. "Promozioak egiteko leku oso interesgarria iruditzen zaigu eta. Prezio oso onak jarri ditugu udara osoan publizitatea egiteagatik. Interesa duena Zumaiako Merkatari eta Ostalaritza elkartera deitu dezala: 638 004 576 edo zumaiaelkartea@gmail.com", azaldu dute Merkatari eta Ostalaritza elkartekoek.



