Txuri-urdinera irteera egingo du Ludotekak

2011/12/14

Abenduaren 29an Txuri-urdinera irteera egingo dute ludotekatik. Izen emate epea abenduaren 19an bukatuko da.

 

LH 4tik 6ra bitarteko gaztetxoentzat irteera antolatu du Ludotekak. Irteera abenduaren 29an izango da, eta bertan parte hartu nahi dutenek abenduaren 19ra arteko epea dute Ludotekan bertan izena emateko. Irteera 8 euro ordaindu beharko da.

Irteera egunean, goizeko 9:30ean irtengo dute tren estaziotik, eta egun osoa Donostian pasatu ondoren, arratsaldeko 17:30ean bueltatuko dira berriro estaziora.